Borrar
Debuta. Zarauztarrek bere debuta egin zuten Bidasoako ibaian. ZAE
ZAE-k 8. postuan amaitu zuen, zenbait gazteren debutarekin

ZAE-k 8. postuan amaitu zuen, zenbait gazteren debutarekin

DV

ZARAUTZ.

Miércoles, 7 de febrero 2018, 09:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat arratsaldean Enbataren debuta izan zen Hondarribian. Itsasaldiagatik itsasoan jokatu ordez, Bidasoa ibaian egin zen eta ondorioz, indarreko estropada bihurtu zen, itsas maila erdi parean zegoelako eta haize ufada gogorrak izan zirelako.

Lehen ziaboga bitartean Enbata oso txukun aritu zen, ligako lehiakide izango diren Getariagatik 11 segundo eta Lekeitiarragandik 6 segundora, eta TKEko San Juan on-tziaren aurretik; itzuleran, ordea, haizea eta korrontearen kontra, arraunlariek asko sufritu zuten eta apalago aritu ziren. Amaieran, 15 ontzitatik 8. postuan izan ziren zarauztarrak, irabazle izan zen Hondarribiagandik minutu eta hamaika segundora. KAE ligan izango diren Getaria eta Lekeitiok 32 segundo atera zizkien zarauztarrei eta atzetik etorri ziren KAE 1 eko San Juan B, 14 segundora eta Portugalete, 28 segundora.

Gazteak

Patroi lanetan Aitzol Garro aritu zen Hondarribian; 18 urteko gazteak iaz debuta egin zuen Enbataren leman eta aurten bere lehen urte osoa izango da. Arraunean: Beñat Eizagirre, Oinatz Arretxe, Danel Irasuegi, Gorka Zubeldia (17 urteko jubenila), Ioritz Zubillaga, Gari Uranga (entrenatzailea), Xabi Orma, Joanes Elizondo, Josu Olabarria (debutaria), Imanol Eizagirre, Aitor Jauregi 'Naxi', Jon Jauregi eta Martin Rekondo.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios