Zarautz
Zabaldu dute Hondartzako Futbol Txapelketan izena emateko epeaAurtengoa 80. edizioa izango da eta futbol zale guztiei gonbidatzen zaie parte hartzera, bai herritarrei eta baita kanpoko jokalariei ere
Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak antolatzen duen Hondartzako Futbol Txapelketan izena emateko epea zabaldu dute eta irailak 22a bitartean taldeek aukera izango dute edizio berezi honen partaide izateko.
Berezia diogu zeren 80. edizioa beteko da aurten, ez da erraza honelako kirol lehiaketa batek zenbaki hauek harrapatzea. Plaieroak zarauztarren artean beti izan du izen ona eta horri esker zor-tzi hamarkada betetzera helduko dira.
Jokatu nahi duen orori aukera ematea da antolatzaileen helburua, beraz taldea osatu baduzue baina babeslerik ez baduzue, edota taldea osatzeko jokalari gutxiegi bildu bazarete, jarri antolakun-tzarekin harremanetan eta soluzioa topatzen saiatuko direla jakitera eman dute.
Jokozain lanetan aritzeko prest dagoen norbait ezagutzen dutenek, bideratu antolakuntzako helbide elektronikora
Senior mailan taldeak gizonezkoenak eta emakumezkoenak izango dira eta 80. edizioko arautegia ondorengoa izango da; izen-emate epea irailaren 2tik 22ra luzatzen da. Beharrezko guztia atxikita bidali antolakuntza@playeruak.eus helbide elektronikora. Kirol Elkarteko bulegoan ez da izen-ematerik jasoko.
Taldeek 260 euro ordaindu behar dute izena ematerakoan. Ez da izen-ematea eskudirutan onartuko, ondoren agertzen den kontu korrontean sartu beharko da (Caja Rural de Navarra, ES17 3008 0181 30 3009408216). Egiaztagiria eskaneaturik bidali beharko da. Garrantzitsua da jakitea taldeak bere ordainketa egin arte ez dela ofizialki izena emanda egongo.
Taldeen betebeharrak
Talde bakoitzak hau aurkeztu behar du, jokalarien zerrenda (bakoitzaren N.A.N-aren fotokopia), delegatua (bere N.A.N-aren fotokopia, posta elektronikoa eta telefonoa) ea azkenik, taldeari buruzko pdf-a beteta: Fitxen plantila (dortsal zenbakia jarri Zk zutabean). Jokalariei dagokionez, gutxienez 16 urte izatea azinbestekoa da. Mutiletan, jokalarien gehiengoaren kopurua 22koa izango da eta gutxiengoa 11koa. Nesketan berriz (F9), jokalarien gehiengoaren kopurua 18koa izango da eta gutxiengoa 8koa (dena den kasu bereziak onartuko direla azaldu dute antolakuntzatik).
Plaierotan jokozainak ezinbestekoak dira. Txapelketarako jokozainak lortzea guztion ardura da. Jokozain lanetan aritzeko prest dagoen norbait ezagutuz gero, bideratu antolakuntzako helbide elektronikora, antolakuntza@playeruak.eus. Jokozain nahikorik egongo ez balitz, taldeen artean zozketatuko da ardura.
Talde bakoitzak jokalarien eta delegatuaren fitxak izango ditu. Horretarako talde bakoitzari bere jokalari eta delegatuen fitxen dokumentuaren URLa banatuko zaio. Dokumentu honek klubaren zigilua eramango du. Partida egunean eskura eduki be-harko dute (digitalki edo fisikoki) egon daitezkeen edozein duda edo erreklamazio argitzeko. Gogoan izan ez direla jardunaldiko aste buruan fitxarik egingo.
Fitxa berrien aurkezpenari dagokionez, aurten aldaketak datoz. Jokalari berri bat edo batzuk sartu ahal izateko, bidali antolakuntza@playeruak.eus-era. Honetarako bi epe egongo dira: irailaren 2tik urriaren 31 bitartean (biak barne) eta urtarrilaren 1etik urtarrilaren 10era bitartean baita (bi datak barne).
Taldeen bilera eguna datorren irailak 28an, larunbata, egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera. Hondartzako 80. Futbol Txapelketa urriak 6an hastekoa da taldeen bileran aldaketarik ez bada ezartzen, lehen jardunaldia eguerdiko 12:15ean hasiko litzateke.