Xakeak badu interesa haur eta gaztetxoen artean

Orokieta Herri Eskolako kiroldegia gainezka larunbatean, xake jokalariez beteta. /  ETXEBERRIA
Orokieta Herri Eskolako kiroldegia gainezka larunbatean, xake jokalariez beteta. / ETXEBERRIA

Guztira 197 jokalari elkartu ziren eskolarteko xake festan | Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldetik etorritako jokalariak bidu ziren Orokietan burutu zen jardunaldian

A.E. ZARAUTZ.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldetik etorritako 197 xake jokalarik hartu zuten parte egun osoan zehar pasa den larunbatean Zarautzen burutu zen eskolarteko IV. Xake Festan. Nahiz eta eguraldiak lagundu ez, Euskal Herriko hainbat tokitik etorritako 8-16 urte bitarteko 197 neska eta mutil elkartu ziren Orokieta Herri Eskolan jai giroan xakearekin gozatzeko.

Guztira 100 partaide izan ziren benjaminen kategorian eta Oier Sarasketa zumaiarra izan zen garaile, 2. eta 3. postuak bi hondarribiarrentzat izan zirelarik, Aimar Arretxe eta Iker Tafallentzat, hain zuzen ere. Alebinetan, 58 jokalarien artean, 2 zarauztar podiumean, Jokin Artetxe garaile eta Aitor Altzibar 3. postuan. Bigarrena Xabier Gallego izan zen.

Nagusienetan inoiz baino partaide gehiago egon ziren, 39 guztira. Bigarren urtez, Barakaldoko Unai Calleja gazteak lortu zuen lehen postua, bi eibartarrez jarraituta, Oier García eta Aitor Beorlegi.