Borrar
Usoa Ostolaza.
Usoa Ostolaza zarauztarrak El Salvadorreko Itzulian bigarren etapa bat irabazi du

Usoa Ostolaza zarauztarrak El Salvadorreko Itzulian bigarren etapa bat irabazi du

Mendiko saria eta sailkapen orokorreko 2. tokia ere lortu ditu, eta bere taldea onena izan da

J.M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Martes, 8 de abril 2025, 20:11

Usoa Ostolaza zarauztar txirrindulariak El Salvadorreko Itzuliko 4. eta azken etapa irabazi du, eta bigarren izan da sailkapen nagusian. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko herritarra nagusi izan da.

Ostolazak El Salvadorreko lasterketako lehen etapa ere irabazia zuen, eta laugarrenean azkarrena izan zen esprintean (2.35:56). Zarautzarrak Tamara Dronova errusiarra eta Arianna Fidanza herbeheretarra gainditu zituen esprintean, baina ezin izan du liderrarekiko zuen desabantaila irauli eta ondorioz bigarren amaitu du sailkapen orokorrean, Elena Hartmann (Ceratizit) suitzarraren atzetik. Horrez gain, beste sari bat ere eskuratu du Usoak: mendiko maillota. Gainera Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa talderik onena izan da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Usoa Ostolaza zarauztarrak El Salvadorreko Itzulian bigarren etapa bat irabazi du