URTETA AUZOAN, SEBASTIAN DEUNAREN JAIAK HASI DIRA

URTETA AUZOAN, SEBASTIAN DEUNAREN  JAIAK HASI DIRA

Sebastian Deunaren jaiak hasi dira asteburu honetan Urteta auzoan. Igandean, meza nagusia eta ondoren hamaiketakoa izan ziren, herri kirol jaialdiaren aurretik. Dena den, festek jarraipena datorren asteburuan izango dute. Lehendabizi, ostirala, hilak 25ean, bertso afaria iragartzen da Andoni Egaña eta Iker Zubeldiarekin, eta jarraian erromeria. Larunbatean, azkenik, mus txapelketa eta gauean Hortzaka eta Fan&Go taldeekin erromeria.