75 urte futbol jokalariak egiten

Primerako jokalariak. Denak goi mailako futbol jokalariak izan zira eta denak Zarauzko hondartzan hasi ziren baloia jotzen gero urrunera heldu ahal izateko./ARGAZKIAK: AMAXKAR
Primerako jokalariak. Denak goi mailako futbol jokalariak izan zira eta denak Zarauzko hondartzan hasi ziren baloia jotzen gero urrunera heldu ahal izateko. / ARGAZKIAK: AMAXKAR

Hondartzako futbol txapelketako finalak jokatu ziren atzo eta bertatik ateratakoak gogoratu zituzten

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Zarauzko Kirol Elkarteak 75 urte betetzen ditu aurten eta sortu zenetik gure hondartzan burutu den futbol txapelketak ere edizio berberak lehiatu ditu. Erraz esaten da, 75 urte, baina 75 txapelketa hauen atzetik askoren lana dago; batzuk antolaketan besteak jokatzen eta beste batzuk zelaiaren ertzetik animatzen. Denek ospatu zuten atzo egun berezia.

Partidak amaitu zirenerako dena prest zegoen Munoa parean sariak banatzen hasteko eta urteurren berezia ospatzen zenez, urte guzti hauetan hondartzatik atera diren goi mailako futbolariak gogoratu zituen antolaketak. Hondartzara hurbildu ziren guztiei oparitxo bat eman zitzaien eta denek elkarrekin argazki historikoa osatu zuten. Hemen hasi ziren baloia jotzen eta denak goi mailara heldu ziren, gizon eta emakume.

Lehiaketari dagokionez, batzuk pozik, besteak triste, baina denbora laburrean gero, denek finaletako egun handian egon direla kontuan hartzen dute eta irribarreak nagusitzen dira guztien artean. Aurtengo emaitzak hauek izan dira: Antoniano 2 - Sorgintxoak 0, Salleko 6 - Orokieta 2, Antoniano 2 - La Salle 1, Super Heroiak 2 - Zaralardi 0, Kebidek 3 - Kupela 1, Lukas 4 - Katixa 3, Asti 1 - Kosta 1 (penaltika Asti) eta Talai Mendi 2 - Arrano 1. Finalen errepikapenetan: Txangurro 4 - Antoniano 3, Eguzki 2 - Txiki Polit 0, Telesforo 2 - Kezka 2 eta Itur Ondo 2 - Asegarce 1.