Ulacia Grupok lidertzan dagoen LBC cocinas.com talde errioxarra hartuko du gaur

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Lidertza elkarbana-tzen duen LBC cocinas.com talde errioxarra jasoko du Ulacia Grupok gaur, arratsaldeko 18:00etan Aritzbatalden. Denboraldiko bigarren porrota jaso ostean pasa den asteburuan Getxon, berriro ere etxeko goxotasunera itzultzen da Ulacia Grupo. Hori du denboraldiak, saskibaloiak, astez aste ematen dizula aukera aurreko jardunaldiko akatsak zuzendu edota ondo egindakoei jarraipena emateko. Orain arte etxean jokatutako partiduetan garaipena eskuratu dute zarauztarrek eta bide horri eutsi nahi diote Gizonezkoen Lehen Mailako bederatzigarren jardunaldian. Zaletuen laguntzarekin, ea horrela jarraitzen duten Jokin Collantes-en mutilek.