Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Garaipen handia. Azpeitiko Disdira menperatu zuten Ulaciakoek.
Ulacia Grupok  lehen postuan jarraitzen du

Ulacia Grupok lehen postuan jarraitzen du

Azken hiru minutuetan 17-0ko partziala lortzeari esker partida eskuratu zuen Ulacia Grupok Urola Kostako derbian

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Martes, 9 de abril 2019, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Laino ilunak lausotuta zuten Aritzbatalden Urola Kostako derbia amaitzeko 3 minutu falta zirela. 3:19 partida amaitzeko eta etxekoak 54-64, hamar puntuz galtzen zihoazen. Afizioa sortzen duten 17-0ko partzialari esker partida irauli eta garaipena etxean geratu zen eta igoera txartela eskura geratzen zaio Ulacia Grupori. Zarauztarrak eta Disdira Bitxitegia lehen postuan zeuden, 18 garaipenekin berdinduak, eta hiru jardunaldien faltan garaipena lortzen zuen taldeak EBAra igotzeko aurrera pauso handia emango zuela garbi zuten bi entrenatzaileak. Taldeak aspalditik ezagutzen dira. Elkarren aurka hainbatetan jokatzeaz gain David Rodriguez entrenatzailea eta Mikel Ibarguren jokalaria ZASTen ibilitakoak dira garai batean.

Partida tentsio handikoa izan zen. Defentsak ziren nagusi eta puntu gutxiko partida izatearen itxura zeukan. Lehen laurdenean 13-10 zarauztarrak izan ziren nagusi, baina bigarrengoan azpeitiarrak txukunago aritu ziren eta 26-28 joan ziren aldageletara. Hirugarrengo laurdenak bi aurpegi erakutsi zuten, zarauztarrak bizi atera ziren aldageletatik eta 34-28 aurretik jartzea lortu zuten, baina azpeitiarrek berain minutu onenak jokatu zituzten ondoren 6 minututan 26 puntu sartuz eta azken laurdenean 45-54 sartuz. Bederatzi puntutako abantaila, partida aldapa gora etxekoentzat.

Azken laurdena zineko gidoietako aproposa izan zitekeen. Lehen saiakera batean Jokin Collantesen mutilek tartea txikitu zuten 51-54, baina azpeitiarrek berehala eran- tzun zuten eta partida amaitzeko 3:19 falta zela 54-64 erakusten zuen markagailuak. Azpeitian Ulaciak 10 puntuz irabazi zuen, basket averagea ere arriskuan zirudien.

Mikel Larrañagak hasi zuen balentria, hiruko batez. Izan ere, antolatzaile zarauztarra eta Estanis Andres izan ziren partida iraultzearen protagonistak. Minutu eskas batean Mikel Larrañagaren beste hiruko batek etxekoak aurretik jarri zituzten 65-64 harmailaren gozamenerako. Bi minutu luze geratzen ziren oraindik, baina azpeitiarrek ez zuten saskirako biderik aurkitu. Etxekoak berriz defentsan tinko aritzeaz gain inspiratutako Estanis bat aurkitu zuten. 17-0 partzialeko 9 puntu Estanisek berak sartu zituen, 20 puntu eta 5 asistentziekin partida borobila osatuz.

Hiru partida geratzen zaizkie Jokin Collantesen mutilei, bi kanpoan eta bat bakarra etxean. Bi garaipen lortuta EBArako igoera lortuko dute. Matematikoki lortua dute Final Fourrera txartela. Bertan bigarren txartela egongo da jokoan. Asteburu honetan Gasteizen jokatzen dute Urgatziren aurka.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios