Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ulacia Grupo Durangoko All Starrean egongo da bi jokalariekin

J.M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Sábado, 29 de diciembre 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur jokatuko da Gizonezkoen Lehen Mailako All Starra Durangon eta bertan izango dira Aitzol Eguskitza eta Julen Egaña jokalariak. Euskadiko Saskibaloi Federazioak lehen aldiz antolatuko du Lehen Mailako Gizonezko eta Emakumezkoen All Starra. Hainbat ekintza antolatu dituzte egunaren inguruan, baina, garrantzi-tsuenak bi dira: ligako jokalari onenen arteko partida eta hiruko txapelketa.Bi ordezkari izango ditu Ulacia Grupok, Aitzol Eguskitza, pibota, eta Julen Egaña, hegalekoa. Biak, Ekialdeko Konferentzia taldean arituko dira.

Mutilen partida 17:00etan hasiko da eta jarraian etorriko da emakumezkoena, 19:30ean. Partidak bere berezitasunak izango dituzte. Ohikoa ez den gisan, 8 minutuko lau laurden jokatuko dituzte eta horri 4 puntuko urruneko jaurtiketa ere gehitu diote.

Bien artean, hiruko jaurtiketen txapelketa jokatuko da eta bertan arituko da Julen Egaña bere jaurtiketarako dohainak erakusten. 8 izango dira parte har-tzaileak, lau emakumezko eta lau gizonezko: Alazne Larrea, Eva Sara Ortega, Ane Larrinaga, Mirari Aldekoa, Xabier Etxenike, Quique Suarez eta Xabier Arroitajauregui izango dira Julen Egañarekin lehiatuko direnak. Irabazleak txapela eramango du etxera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios