Gai ugari aztertuko dira gaur arratsaldeko udalbatzarrean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etan hasita, apirileko udalbatzarra ospatuko da, hogeiren bat gai jorratuko direlarik. Horien artean gaueko ordutegian diharduten ostalaritzako, aisialdiko eta bestelako establezimenduetan kokalekua arautzeko udal ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena. Era berean, ostalaritzako jendeaurreko ikuskizuneko eta jokoetako lokalek bete beharreko baldintzak arautzeko udal ordenantzaren behin betiko onespena. Bestalde, Villa Nuria, Arrate eta Iciar ekipamenduko partzelaren hiru berrikuntzako plan berezia, udaltzaingoaren egoitza bertan jartzeko, behin betiko onespena.

Eguneko gai zerrendarekin jarraituz, finkak trukatzea eta doan lagatzea, Zarauzko Astiko jolasgunean taberna-jatetxearen eraikin berri bat egitea eta aisialdiko instalazioak egitea, bai eta hori guztia ustiatzea ere, helburu duen herrilanaren kontzesioaren kontratua-Txintxilik II Zarauzko Udalaren sozietate emakiduna SL-rekin sinatua, suntsiarazteko prozedura ofizioz hasteko erabakia. Zarauzko 'eraztun berde-urdina' egitasmoa onartzearekin eta bukatzeko, eskari-galderen txandarekin, itxiko da udalbatzarra.