Udan euskara ikasi dutenei diru-laguntzak emango dizkie Udalak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Zarauzko Udalak diru-laguntzak emango dizkie aurtengo udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak eta UEUko ikastaroak euskaraz egin dituzten zarauztarrei.

Onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte: diru-laguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea eta ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.

Eskariak Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) aurkeztu behar dira, urriaren 4a bitartean, Udalak horretarako jarriko dituen eskaera-orriak baliatuta.

Gogoratu ere Udal Euskaltegia ikasturte berria hastear dagoela eta oraindik izenik ez duzuenek eman, azken egunak dituzuela, ordutegi zabalean, A1 mailatik hasi eta C2 mailaraino, Mintzalagun programa barne. Matrikula egiteko, Udal Euskaltegia bertan (Iturribidea 28-30), 943.13 1153 - 943.835084 telefonoetara deituta edo euskaltegia@zarautz.eus helbidean.