Udan ere Aritzbatalde kiroldegian kirolaz blai

Uztaileko lehen astean parte hartu duten haurrak. /  DV
Uztaileko lehen astean parte hartu duten haurrak. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Zarauzko Udalak udako eskaintza zabala antolatu du aurten ere, uztaila eta abuztuan zarauztarrek kirolaz gozatzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Hala, adin guztietarako kirol eskaintza dago eskuragarri.

Alde batetik, iaz Kirol Txokoak jarri ziren martxan. 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza honetan, egunean zehar kirolarekin zerikusia duten ekintza ezberdinak burutzen dituzte haurrek. Uztaileko lehen astea amaitu da eta parte hartu duten 40 haurrek ekintza ezberdinak burutu dituzte haurrek: irteerak, dantza, areto, erraketa eta ur jolasak... Uztaileko datozen asteetarako plaza libreak daude oraindik eta parte hartzeko interesa duen orok Kiroldegiko harreran eman beharko du izena. Kirol Txokoen ordutegia 9.30etik 13.00etara izango da eta abonatua izanez gero 50 euro ordaindu beharko dira, aste bakoitzeko (ez abonatuek, 75 euro). Era berean, Kiroldegitik jakinarazi dute zaintza zerbitzua eskuragarri dagoela Kirol Txokoaren aurretik, 9.00etatik 9.30etara.

Helduen kirol eskaintza

Bestalde, helduen kirol eskaintzari dagokionez (16 urtetik gora), hamabostaldika hainbat ikastaro antolatu dira: zunba, pilates, spinning, total training eta akuafitness. Uztaileko bigarren hamabostaldirako eta abuztuko lehen hamabostaldirako izena emateko aukera ere zabalik da, ikastaro guzti horietan. Izen emate prezioak hauetxek; 2 eguneko ikastaroak lehorrean: abonatuak 14,50, eta ez-abonatuak 26,80; 3 eguneko ikastaroak lehorrean: abonatuak 19,50, eta ez abonatuak 31,90; Akuafitness (3 egun astean): abonatuak 21,80, eta ez abonatuak 32,80.

Meditaziorako aretoa

Berrikuntza bezala, abonatuentzat Meditaziorako Tatami Aretoa zabalduko da (Aritzbataldeko lehen pisuan) uda garaian, uztailaren 8tik aurrera. Ordutegia kiroldegiaren berbera izango da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, kirola@zarautz.eus helbidean edo 943.005123 telefonora deituta.