Udal Elkartearen aurrekontua 9.353.864 eurotakoa izango da aurten

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak orain egun batzuk 2019ko aurrekontuari hasierako onarpena eman dio aho batez (EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Irabazi-Ahal duguren aldeko botoekin). 2019ko aurrekontua 9.353.864 eurokoa izango da. Dena den, oraindik behin betiko onespena geratzen da, baina itxura batean behintzat ez legoke arazorik egon behar.

Aurrekontuaren %70 ingurumenari dagokio, hondakinen bilketa, tratamendua, ingurumen kanpainak eta zabortegiaren kudeaketa. 2019ko helburua da zabor bilketa zerbitzua hobe- tzea, eta horretarako berrikun- tza hauek dakartza aurrekontuak: bilketa zerbitzu berria poliespan eta fruta kaxak biltzeko, edukiontzien eta edukiontzi-puntuen garbiketa indartzea, poltsa konpostagarrien banaketa eta asteburuetarako bi langile berriren kontratazioa, ikuskapen lanak egiteko.

Hondakinak biltzeko

Hondakinak biltzeko zerbitzuen finantzaketari dagokionez, hondakinen tasaren bidez 4.390.000 euro jasotzea aurreikusten da; paper, kartoi eta pilen salmentaren bidez 160.000 euro eta ontzi arinen salmentaren bidez, 757.000 euro. Horrez gain, GHKri hondakin organikoaren tratamenduagatik tonako 2018an baino 17,31 euro ordaindu beharko zaizkio, sailkatze tasa hobetzearen ondorioz %30eko hobaria izango delako (orain arte %20ko hobaria).

Garapen Agentzia

2019ko aurrekontuaren beste zati esanguratsu bat Garapenagen- tziarena da, aurrekontuaren %20a.

Garapen Agentziak 2019an hainbat zerbitzu eta programa bideratuko ditu: pertsonentzat, laneratzen laguntzeko eta konpetentziak hobetzeko; ekintzaileentzat, enpresak sortzea bultzatzeko; enpresentzat, lehiakortasuna bultzatzeko; eta turismoa sustatzeko.

2019ko aurrekontuak 480.000 euroko atal bat du enplegu sortu, inbertsioak egin eta enpresa berriak sortzeko ekimenak bultzatzeko. Horrez gain, Zumaiako Soldadura Zentroko Oinarrizko Lanbide Heziketaren atala ere aipagarria da (298.000 euro).

Zerbitzu orokorrak

Aurrekontuaren gainerako zatia (%10) euskara eta komunikazio arlora eta administrazio orokorreko zerbitzuetara bideratuko da.

 

Fotos

Vídeos