Borrar

Zarautz

Udaberri elkarteak lau jarduera berriren proposamena luzatzen du

A. E.

zarautz.

Jueves, 9 de enero 2025, 20:26

Urte berri honen hasiera honetan, Udaberri elkarteak jarduera berri eta interesgarriak antolatu ditu. Konkretuki lau proposamen berri, bazkideen aldetik harrera ona izango dutenaren itxaropenarekin.

Honela, datorren astelehen honetan, urtarrilaren 13an, Halcon Viajes eta Azul Marino bidaia agentziek, Udaberriko bazkideentzako prestatutako irteera eskaintzak aurkeztuko dituzte, elkartearen tabernan arratsaldeko 16:30ean. Ateak zabalik egongo dira interesa duten bazkide eta herritar guztientzat.

Baita ere, astelehen berean, Udaberrik Tolosara joateko antolatu duen irteeran parte hartzeko izen ematea irekiko da. Bidaia hau urtarrilaren 23an, osteguna, izango da eta dauden 50 plaza bete arte ahalko da izena eman, bulegoan bertan.

Hitzen Tailerra

Bestalde, urtarrilaren 16an, osteguna, Andoni Egañak emango duen Hitzen Tailerrean parte hartzeko izena emateko epea irekiko da. Tailer honek idazketa euskaraz, asteazkenetan landuko du, 16:00etatik 18:00etara eta gaztelaniaz ostegunetan goiz partean, 10:00etatik 12:00etara.

Era berean, Garazi Eizagirrek emango duen euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jada. Kasu honetan, oinarrizko ulermen eta adierazpen maila landuko da astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:00etara.

Ikusi daitekenez, guztiak ere jarduera interesgarriak eta lerro hauen bidez Udaberri elkarteak bertan parte hartzera animatzen zaituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaberri elkarteak lau jarduera berriren proposamena luzatzen du