Zarautz
Txinpirin eta Zarazte abesbatzak, gaur eguerdian Iñurritzako zelaian
Secciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Txinpirin eta Zarazte abesbatzak, gaur eguerdian Iñurritzako zelaianA. E.
zarautz.
Viernes, 23 de mayo 2025, 20:28
Txinpirin abesbatzak (7-11 urtekoak) eta Zarazte abesbatzak (11-18 urte bitartekoak) Udaberriko kontzertua emango dute gaur Iñurritzako zelaian, eguerdiko 12:30ean hasita.
Badira urteak udaberri garaian Txinpirin eta Zarazte abesbatzek ikasturtean landutako kantuekin Iñurritzako zelaian kantu saioa eskaintzen dutela. Poligono-Zelaieko jolas tokian ere jardun izan zuten abesten, merkatu plazan, Torre-Luzeako parkean, iaz Santa Marinan...
Aurten ere, Iñurritzako parkearen xarman eta Iñurritzako jubilatuen elkartearen laguntzaz, zuhaitzen artean eta Xabier Egañaren margolanaren aurrean jardungo dute gaztetxoek euskal kantu eta lurralde ezberdinetako kantuak senide, lagun eta ibiltarien aurrean abesten.
Entzutera gerturatzeko, gonbita berezia herriko gaztetxoei egiten zaie. Eguraldia lagun, eguerdi eder bat igarotzeko aukera herriko haur eta gaztetxoak kantuan entzunaz. Herritar guztiak ongietorriak izango zarete eguerdiko kantu saiora.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.