Txiki Polit Zarautz, bigarren, igoerarik gabe geratu da

Bi partida irabazi arren, Txiki Polit Zarautz taldeak ezin izan zuen helburua bete, lehen postuan amaitzea eta Lehen Mailara igoera lortzea. Honelako fase batean, lau talde parekatuen artean, edozer gerta daiteke eta azkenean Santander-ko Queseria Lafuente Peredak lortu du igoera, baita ere bi garaipen eta porrot batekin, ostiralean Errekari 26-25 eta larunbat eguerdian gure Txiki Polit taldeari 20-26 irabazi eta gero. Igandean, Juanjo Caminoren taldeak Doneztebeko Erreka 29-24 gainditu zuen, fasea bigarren postuan amaituz, baina ez da nahikoa izan igotzeko.

Sei multzo ziren eta sei lehenak eta bi bigarren onenek zuten saria. Igo diren taldeak Urduliz, Pereda, Guadalajara, Corazonistas, Malaga eta Pozoblanco eta bi bigarren onenak bezala Banyoles eta Huesca.

Dena den, txapela kentzekoa gure mutilek egin duten denboraldia. Denboraldiaren hasieran ez zuten pentsatu ere egiten igoerarekin, eta ez zaie ezertxo ere falta izan lortzeko.

Fasean bizitutakoa experientzia ederra izan da beraientzat.