TXAPARROTAN FESTARI AMAIERA EMANGO DIOTE GAUR GAZTETXOENEK

TXAPARROTAN FESTARI AMAIERA EMANGO DIOTE GAUR GAZTETXOENEK

Zarauzko Kirol Elkarteko eskubaloi atalak urte garai honetan antolatzen duen Txaparrotan kirol festak berriro arrakasta handia izan du bere lehen asteburuan. Atzo gaztetxoenak aritu ziren eta jendetza handia bildu zuten goiz eta arratsaldez. Gaur beste horrenbeste espero da eta eskubaloi festa izan arren, denak nahi dute irabazi. Finalak arratsaldean jokatuko dira.