Txaparrotan, eskubaloiaren festa

. Bi egunetan Desertu Txikia jendez beteta egon da eta bereziki igandeko finaletan ikusmina handia izan zen. / AMAXKAR
. Bi egunetan Desertu Txikia jendez beteta egon da eta bereziki igandeko finaletan ikusmina handia izan zen. / AMAXKAR

Larunbat eta igandean hainbat gaztetxo lehiatu da Desertu Txikian eta datorrenean helduek jokatuko dute

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Desertu Txikian asteburu mugitua izan da Kirol Elkarteko eskubaloi atalak antolatzen duen eskubaloi festarekin, Txaparrotan. Eguzkirik gabe baina eguraldi oso egokiarekin jokatu dute gaztetxoenak euren txapelketa.

Benjamin, alebin eta infantil mailetako neska eta mutilak ikuskizun ederra eskaini diote bertaratu diren ehunka lagunei. Denera 127 taldek hartu zuten parte lehiaketa bitxi honetan eta toki ezberdinetatik etorritakoak gainera. Antolakuntza zuzen eraman zuten arduradunek eta tabernan ere lan ugari egin behar izan zuten inguratutakoei zer jan eta zer edan banatzeko.

Helduak larunbatean

Datorren asteburuan, larunbat eta igandean helduen txanda izango da eta beste festa galanta izango da Desertu Txiki eta bere inguruetan. Neskak 36 talde izango dituzte lehian eta mutilak berriz, 92, denera beraz 128 talde gure hondartzen lehiatuko dira bi egun horietan. Larunbatean 9:00etan hasiko dira norgehiagokak eta neskak ekingo diote. Egun osoan zehar partidak etengabe jokatuko dira arratsaldeko 20:00etan azkenengoak abian jarri arte. Igandean beste horrenbeste gertatuko da eta final zortzirenak 15:00etan (nesketan) eta 16:00etan (mutiletan) hasiko dira. Finalak 18:30 neskak eta 19:00 mutilak.