Txaparrotan eskubaloi festak 962 haur elkartuko ditu desertu txikian

Guztira 119 taldek hartzen dute parte gaur goizeko 9:30ean hasiko den lehiaketan

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa gaur eta bihar gaztetxoentzat eta datorren asteburuan helduentzat, Zarauzko Kirol Elkarteko eskubaloi sailaren eskutik. Gainera, aurtengoan berezia izango da, izan ere bere XV. edizioa betetzen du, urteroko arrakasta berdinarekin. Gaur eta bihar guztira 962 jokalari bilduko dira 'desertu txikian' jarri dituzten 6 zelaietan, bi egunetan 238 partidu jokatuko direlarik. Eta hori, Patxi Agirrezabal-ek esaten digun bezala, «izen emate epea zabaldu eta lau orduetan bete zen inskripzio kopurua. Jendea zai egoten da eta eguraldiak laguntzen badu, hondartzako eskubaloiaren festa handia izango dugu».

Gaur eta bihar

Esan bezala, asteburu honetan haurrek jokatuko dute. Txapelketa gaur goizeko 9:30ean hasi eta iluntzerarte jarraituko du, eta bihar berriz goizean hasi eta finalak arratsalde erdian jokatuko dira, 18:00etatik aurrera, ondoren sari banaketa egingo delarik.

Adinaren arabera, maila desberdinetan banatuko dira taldeak, ondorengo kategoriak izango direlarik: benjamin neskak (LH 3-4), 14 talde; benjamin mutilak (LH 3-4), 17 talde; alebin neskak (LH 5-6), 25 talde; alebin mutilak (LH 5-6), 20 talde; infantil neskak (DBH 1-2), 22 talde, eta infantil mutilak(DBH 1-2). 21 talde, guztira 119 talde batuko direlarik eta ia mila jokalari, antolakuntzarako honek suposatzen duen guztiarekin (partidu zerrenda, epaileak, emaitzak ondo eraman...), urtero bezala haurrak animatzeko jendetza bilduko delarik zelaietan.

Urtero bezala, eskubaloi sailak kantinatxoa jarriko du desertu txikian, eta bertan jasotako irabaziak sailari laguntzeko baliagarri izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos