Zarautz
Txapa janztea eta kultur eragileekin kalejira, gaur arratsaldean, Euskaraldiko egitarauanA. E.
ZARAUTZ.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18
Egitarau oparoa dakar Euskaraldiak Zarautzera. Egitaraua apirilak 30ean zabaldu zen Amaia Zaldua eta Aner Peritz-ek, Zarauzko hitanoaren erabileraz egin zuten hausnarketarekin; ondoren, maiatzaren 9an, gune ibiltaria eta haurrentzat jolasak egin ziren Lege Zaharren enparantzan Zarauzko aisialdi taldeen eskutik.
Gaur, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, Lege Zaharren enparantzan, txapa janztea eta ondoren, herriko kultur eragileekin kalejira egingo da. Txapak Aritzbatalde kiroldegian, Turismo Bulegoan, Sanz Enean, Zirikako lokalean, Udal Euskaltegan edo AEK-n jaso daitezke.
Egitarauak, maiatzaren 21ean jarraituko du, arratsaldeko 18:00etan Merkatu Plazan egingo den mintzodromoarekin. Boubacarren testigantzatik abiatuta, nola heldu gara euskara ikastera?. Eta adin eta jendarte ezberdinentzat sortu den egitaraua, maiatzaren 23ean itxiko da, Ongi Etorri elkartean, 20:30etan egingo den afariarekin. Zarauzko aisialdi taldeen eskutik, gazteentzat kantu afaria izango da. Hori bai, sarrerak aurretik hartu behar dira.
Euskaraldiaren Zarauzko dinamizatzailea Uxue Alkorta da eta hamaikakoa ondorengoek osatzen dute: Iñaki Azkue (begiralea), Celeste Martinez (Guatemalako euskalduna), Aitzpea Agirrezabala (Santa Marina Jai Batzordeko kidea),Tasio Gorrotxategi (Literaturiako kidea), Marian Galarraga (Zirika euskara elkartea), Mari Jose Itsaso (Euskaraldia Hika ordezkatzen), Bouba Mbaye (Senegalgo euskalduna), Jone Albisua (Nik tri triatloi elkartea), Hilario Garcia (Udal euskaltegiko ikaslea ), Goizane Arregi (Alaken taldeko kidea) eta Jose Inazio Elias (txistularia).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.