Trikitilari Gazteen Txapelketarako izen-ematea zabalik dago

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Euskal Astearen baitan, Zarauzko Udalak euskal kulturaren sustapenarekin duen konpromisoarekin jarraituz, urtero antolatzen duen Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketarako izan emate epea zabaldu du. Lehiaketa, irailaren 5ean ospatuko da, arratsaldeko 19:30ean, Lege Zaharren enparantzan; euria eginez gero, Gaztelekuan izango da. Hala, soinujole eta pandero-jotzaile bikote gazteek abuztuaren 24a baino lehenago eman beharko dute izena Zarauzko Turismo bulegoan edo 943.005119 telefonora deituz.

Urtero bezala, txapelketan maila bakarra izango da eta parte-hartzaileek txapelketa gauean 20 urte bete gabe izan beharko dituzte. Bikote parte-hartzaileek lau pieza jo beharko dituzte lehiaketan aurrera egiteko: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Hauetariko piezaren bat norberak sortutakoa bada, izen-ematea egiterako garaian norberak sortutako pieza zein den adierazi beharko da eta epaimahaiak baloratu eta kontuan izango du. Gainera, trikitilariek trikitixa eta porrusalda koplaz lagundu beharko dute eta janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dituzte.

Adierazi ere bi sari izango direla txapelketan: bikote irabazleari 250 euro, trofeoa eta txapela emango zaio eta, bigarrenari, 175 euro. Herriko lehen bikoteak ere sari berezia jasoko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos