Borrar
Urgente Colas de nueve kilómetros en la AP-8 hacia la muga por la masiva afluencia de camiones tras el fin de la Semana Santa

Zarautz

«Tren geltoki berrian bizikleten aparkaleku egokirik ez da aurreikusi»

Zarauzko EH Bilduk Udal Gobernuri leporatzen dio

A. E.

zarautz.

Viernes, 14 de marzo 2025, 20:08

Aste honetan Zarauzko Udalak hesiak eta kartelak jarri ditu tren geltoki berriaren kanpo aldean, eta eskatu du bizikletak bertan ez uzteko. EH Bilduren ustez, herriko tren geltokian bizikletak uzteko tokia eta modua hobetu beharra daude. Izan ere, «geltokiko alde bakarrean dago aukera bizikletak uzteko. Salberdineko aldean ez dago batere euskarririk horretarako, eta horren ondorioz, herritarrek aldapan uzten dituzte bizikletak».

Zarauzko EH Bilduk uste du «geltokiko obra egiterakoan bizikletak gordetzeko aukera anbiziotsuagoak planteatu behar zirela eta, bi aldeetan jartzeaz harago, galdu egin zen bizikletak estalita gordetzeko aukera, bizikletentzako azpi aparkalekuak edo antzeko instalazio berritzaile eta egokiagoak diseinatzeko aukera». Diotenez, «geltoki berria diseinatzerakoan bizikletak ez ziren behar bezala kontuan hartu, eta hori hutsegite nabarmena dela deritzogu, batez ere Zarautz bezalako herri batean, bizikletako mugikortasuna hain orokortua denean».

Bestalde, EH Bilduren esanetan, «tren geltokiko igogailua ez dago behar bezala diseinatua bizikletak garraiatzeko. Bizikleta bat ezin da zuzenean sartu; gurpil baten gainean jarri behar da sartu ahal izateko. Trena hartzeko ezinbestekoa da goiko solairura igotzea, eta trenez bizikleta eramaten duen jende askorentzat oztopo handia da hau. Hemen ere udalak ez zuen egoera ondo aurreikusi».

Horregatik guztiagatik, Zarauzko EH Bilduk hiru gauza eskatzen ditu: Geltoki inguruan bizikletak uzteko aukerak egokiago jartzea; bizikletak uzteko gune itxiak jartzeko aukera aztertzea eta, igogailua aldatzeko egin beharrekoak egitea, bizikletak eramateko egokia izan dadin.

«Mugikortasun iraunkorra herriko garraio publikoaren oinarrizko elementua izan behar da. Udalak bizikletaren erabilera benetan sustatu nahi badu, hitzak ekintzekin bat etorri behar dira. Geltoki berria aukera paregabea zen hori probatzeko, baina, tamalez, beste behin ere, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua hutsean geratu da».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Tren geltoki berrian bizikleten aparkaleku egokirik ez da aurreikusi»