A Tempo piano estudioko pianojoleek maila handia erakutsi zuten Andoaingo jaialdian

Andoaingo jaialdian jo zuten A Tempo piano estudioko taldea. Gustora zeuden lortutako emaitzekin./
Andoaingo jaialdian jo zuten A Tempo piano estudioko taldea. Gustora zeuden lortutako emaitzekin.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Aurten ere maila bikaina erakutsi dute Donibane plazan dagoen A Tempo estudioko pianojole gazteek Andoaingo 14. Piano Jaialdian. Bertako irakasleak, Laura Bilbao, Audra Almanaityte eta Tere Laspiur gustura azaldu dira emai- tzekin. Ondorengo pianojole gazteak aritu ziren: Pam Argiñano, Nora Sorazu, Nora Bertelink, Mikel Sorazu, Jon Sorazu, Laura Kaizmarek, Ekhi Berra, Nora Jiménez de Aberasturi, Irune Lonbide, Uxue Iturralde, Nagore Elorza, Paul Emezabal eta Alexander Armentia.

Jaialdian zehar maila bikaina erakutsi zuten eta guztira, etxera 13 domina ekarri zituzten: Urrezkoak 8, zilarrezkoak 4 eta brontzezko 1. Paul Emezabal gazteak epaimahaikidearen aipamen berezia saria jaso zuen eta igandean ospatu zen klausura kontzertuan berriz jo zuen.