A 3 el Km! taldeko korrikalariak bikain Donostian, Gipuzkoako Txapelketan

J. M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Ederra egin zuten A 3 el Km!-ko taldekideak joan den igandean. Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Donostiako Miniestadioan eta bertan egon ziren zarauztar kirol taldeko ordezkariak. Aire zabaleko txapelketa zuten lehiatzeko.

Donostian, taldeko hiru kide izan ziren. Goizeko 10:15ean hasita, Raúl Gómez Margallo eta Ibai Beracierto Espada izan ziren 5.000 metroko frogari aurre egiteko lehian. Margallo bigarren postuan sailkatu zen, Gipuzkoako txapeldunorde. Beracierto, berriz, senior mailako bigarren postuan sailkatu zen probaren amaieran.

Taldearentzat modalitate berria den oztopodun 3.000 metroko frogan estreinatu zen Tomas Agirre Iraola zarauztarra. Bere aurreneko froga zen pistan eta sekulako debuta egin zuen lehen postuan sailkatuz. Gipuzkoako txapeldun berria da Tomas.

Bide onetik ari dira lanean korrikalariak maiatzaren 5ean jokatuko den Zarauzko III. Herri Lasterketari begira.