Skapako jaiek euriari beldurrik ez

Bazkaria. Talde handia bildu zen marmitakoa jateko asmoarekin, eta hasi aurretik topa egingo zuten denek Patxi Iruretagoiena gogoratuz./ARGAZKIAK AMAXKAR
Bazkaria. Talde handia bildu zen marmitakoa jateko asmoarekin, eta hasi aurretik topa egingo zuten denek Patxi Iruretagoiena gogoratuz. / ARGAZKIAK AMAXKAR

Festek ez dute etenik izan tarteka eguraldi eskasa izan arren, euriari aurre egin eta jai giroa nagusi baitzen

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Atzo izan zen Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaien azken eguna eta egitarauak kalera ateratzeko gonbiteak luzatzen zuenez beldurrik gabe jendez bete ziren ekitaldi guztiak.

Hori bai neurriak hartuta. Marmitako lehiaketako partaideek karpa azpian prestatu zuten janaria eta ondorengo bazkaria ere karpapean prestatu zen nahiz azkenean euriak agerraldirik egin ez. Bezperan herri kirol jaialdia bertan behera uzteko zorian egon zen baina kirolariek dena prest zutenez aurrera egin zuten emanaldi bikaina eginaz bustita amaitu arren. Gauak ere arrakastatsuak izan dira, ekarritako taldeek jende asko erakarri dute eta bukatzeko bertsolariak izan ziren bart.