Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

San Silvestre lasterketarako izen ematea zabalik dago

Bi aukera izango dira; bostetan gaztetxoentzat eta seietan helduentzat

El Diario Vasco

ZARAUTZ.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 28 de diciembre 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehenean, urteko azken egunean, eta urtero moduan Antoniano kirol elkarteak antolatuta, San Silvestre lasterketa ospatuko da gure herian. Bi lasterketa izango dira, biak irteera eta helmuga Musika Plazan izango dutelarik. Lehenengoa, 17:00etatik aurrera, haur eta gaztetxoentzat (13 urte bitartean), eta helduen lasterketari 18:00etan emango zaio irteera.

Lasterketa, urtea kirola egiten agurtu nahi duten kirolari (atleta edo beste modalitateko edonor) eta pertsonei zuzendua dago. Hau guztiagatik, jai giroa duen eta nahi duen edonork bete ahal izateko moduko luzeera duen lasterketa izaten da, helduentzat, 4 kilometro. Alde konpetitiboa ez da alde batera uzten, eta horregatik neska eta mutilen kategorietako lehenengo sailkatuei opariak banatuko zaizkie. Aurreko edizioetako bataz besteko partaide kopurua 500 korrikalarikoa izan da, gehiengoak herrikoak

Talde federatuak beren kamisetekin, mozorrotutako lagun kuadrilak, marka egin nahi duten atletak... era guztietako korrikalariak ikusiko ditugu erdiguneko kaleetan korrika: Musika Plaza, Kale Nagusia... Hain egun berezia dela eta, kalean egon ohi den jende asko izaten da giroa alaitzen.Izen emateak 5 euro aurrez aurretik Helmuga kirolak dendan edo online, eta 7 euro lasterketa egunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios