
Zarautz
Sertx musikaria bakarkako proiektuan murgildu da Eraso! taldearen ondorenSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Sertx musikaria bakarkako proiektuan murgildu da Eraso! taldearen ondorenHamar diskoren ondoren, Eraso! taldeko Sergio Ruiz G. Txabarri abeslari eta musikariak aspalditik buruan zuen bakarkako proiektuarekin aurrera jarraitzen du, bere kantu pertsonalenak mamituz eta Sertx izen artistiko berriari helduta. Serge bezala ezagutu genuen bere lehen diskoan ('Enarak itzuli dira', 2019), Gari Berasaluzeren poemak musikatuz folk eta pop ilunarekin. Ildo horretan jarraitu zuen bigarren diskoan ere ('Leihotik mundura', 2021) eta, orain, elementu horiei ukitu elektronikoak gehitu dizkio lan berrietan.
Berrietan, bai, pluralean. Bi lan berrirekin baitator aurten: 'Kantu Madarikatuak I' eta 'Kantu Madarikatuak II'. Bi diskoen artean bada aldea: lehenengoa intimistagoa da, bakarkakoa, biluzia; bigarrenak, aldiz, elektronika ukituak ditu, eta instrumentuz josita dator, oso beteta. Azalak eta musikak bereizten ditu, baina Sertxen elementu bereziena da bi lanen mamia: mina. Kantuak idaztean arantzak kendu ditu, terapia izan da musika egilearentzat, eta erraiak urratzean sortzen den zauria kantuekin bete du.
Bide horretan, bi ekoizle izan ditu lagun. Disko bakoitzean bat. Eñaut Gaztañaga eta Josu Montero. Bereizi egin ditu abestiak, azalak eta ekoizleak. Baina arima bera dute biek. Udazkenaren eta neguaren oihartzuna dakarren barne borroka, kantu madarikatuetan islatuta, pozoia kanporatzeko eta musikariaren kezkak husteko. Sertxen musikak, ordea, badu argi izpirik, behelainoan ereindako lan iluna izan arren.
Behelaino horretan barrena, bidegurutze berri batera iritsi da oraingoan Sertx, Eraso! taldearen bukaerarekin bat eginez. 'Kantu Madarikatuak I' ondorengo abestiek osatzen dute: 'Gau goiz arratsalde'; 'Hondakinez eraiki'; 'Heldu da infinitoa'; 'Ezinean' eta 'Inork utzi ez duen hutsunea'.
'Kantu Madarikatuak II' diskoko abestiak honakoak dira: 'Erantzun baten zain'; 'Hiriak abandonatu zaitu'; 'Bihotza negar'; 'Birjinak eta aingeruak'; 'Mamuak eta piztiak'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.