Borrar

Zarautz

Sertx abeslari eta musikaria bi lan berrirekin dator, dagoeneko entzungai direnak

A. E.

zarautz.

Sábado, 25 de enero 2025, 20:23

Hamar urteren ondoren, Eraso! taldeko Sergio Ruiz G. Txabarri abeslariak eta musikariak aspalditik buruan zuen bakarkako proiektuarekin aurrera jarraitzen du, bere kantu pertsonalenak mamituz eta Sertx izen artistiko berriari helduta. Serge bezala ezagutu genuen bere lehen diskoan ('Enarak itzuli dira', 2019), Gari Berasaluzeren poemak musikatuz folk eta pop ilunarekin. Ildo horretan jarraitu zuen bigarren diskoan ere ('Leihotik mundura', 2021) eta, orain, elementu horiei ikutu elektronikoak gehitu dizkio lan berrietan.

Izan ere, bi lan berrirekin baitator aurten: 'Kantu Madarikatuak I' eta 'Kantu Madarikatuak II': lehenengoa intimistagoa da, bakarkakoa, biluzia; bigarrenak, aldiz, elektronika ikutuak ditu, eta instrumentuz josota dator, oso beteta. Azalak eta musikak bereizten ditu, baina Sertxen elementu bereziena da, bi lanen mamia: mina. Kantuak idaztean arantzak kendu ditu, terapia izan da musika egilearentzat, eta erraiak urratzean sortzen den zauria kantuekin bete du.

Bide horretan, bi ekoizle izan ditu lagun. Disko bakoitzean bat. Lehenengoan, Eñaut Gaztañaga eta bigarrenean, Josu Montero. Bereizi egin ditu abestiak, azalak eta ekoizleak, banandu. Baina arima bera dute biek.

Pasa den ostegunetik plataforma guztietan entzungai daude bi diskoak eta bideo berria ere ikusgai. Eta hemendik aurrera, kontzertu eta emanaldiak lotzen hasteko asmoa du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sertx abeslari eta musikaria bi lan berrirekin dator, dagoeneko entzungai direnak