Borrar

Zarautz

Sebastian Deunaren jaiak prestatu dituzte Urteta Neska Mutil Ardo taldekoek

J.M.Z.

ZARAUTZ.

Lunes, 6 de enero 2025, 20:03

Urtarrilaren 18tik 26ra bitartean, Urtetako auzoan, Sebastian Deunaren jaiak ospatuko dira. Bertako Urteta Neska Mutil Ardo taldeko kideek dagoeneko kaleratu dute egitaraua.

Denera sei egunetako ekimenak prestatu dituzte. Horrela, lehen eguna, urtarrilaren 18a izango da, larunbata. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Urtetako XXV. Mus Txapelketa Azkarra egingo da. Bertan parte hartzeko bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira izena ematerakoan.

Urtarrilaren 19an, igandea, goizeko 10:30ean hasiko da festa egitaraua. Meza Nagusia bertako elizan eta 11:00etan auzo elkartean hamaiketakoa. Ondoren, herri kirol festa Izeta harrijasotzaile eskolako neska eta mutilen eskutik auzoko pilotalekuan.

Goiza amaitzeko, sokatira desafioa auzoko neska eta mutil ardoaren eta ezkonduen artean. Ikusgarria eta lehiatua izaten da beti. Goiz osoan Aratz eta Maria trikitilariek girotuko dute jaia. Arratsaldean, 18:30ean hasita, erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Urtarrilaren 20an Sebastian Deunaren egunean, Meza Nagusia Gure Boza otxoteak girotuta, 10:30etik aurrera. Hamaiketakoa ondoren izango da auzoko elkartean.

Lan astean atsedena hartu eta asteburura begira berriz ekimen sorta.

Hurrengo ostiralean, hilaren 24an, iluntzeko 21:00etan, bertso afaria auzo elkartean Andoni Egaña eta Joanes Illarregi bertsolariekin, Erkizi eta Enaitzek jotako doinuekin alaituta. Jarraian, erromeria izango da bertan goizeko ordu txikiak heldu arte.

Urtarrilaren 25ean, larunbata, gaueko 23:00etatik aurrera erromeria auzo elkartean Laja eta Lutxurdioren eskutik. Jarraian DJ Indate goizeko ordu txikiak arte.

Azkenik urtarrilaren 26an, igandea, eguerdian Neska Mutil Ardoko kideek omenaldia eskainiko diete auzoko edadetuei.

Bertaratzeko asmoa dutenek jaikin dezatela autobus zerbitzu berezia egongo dela Urtetara joan eta bueltatzeko. Zerbitzu berezi hau ondorengo egunetarako iragarri dute; urtarrilak 19 igandea eta urtarrilak 20 astelehena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sebastian Deunaren jaiak prestatu dituzte Urteta Neska Mutil Ardo taldekoek