
Zarautz
Sebastian Deunaren jaiak bihartik aurrera UrtetanSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Sebastian Deunaren jaiak bihartik aurrera UrtetanAntxon Etxeberria
zarautz.
Jueves, 16 de enero 2025, 20:12
Bihartik aurrera Sebastian Deunaren jaiak Urteta auzoan, urtarrilak 26a bitartean luzatuko diren jai egitaraua prestatu duelarik bertako Neska-Mutil Ardok.
Eta hasteko, bihar, larunbata, 16:00etan hasita, Urtetako XXV. Mus Txapelketa Azkarra, izen-ematea 20 eurokoa izango delarik. Iganderako, 10:30ean meza nagusia eta ondoren hamaiketakoa auzo elkartean. Eguerdi partean, herri kirol festa Izeta Harrijasotzaile eskolako neska-mutilen eskutik eta, goiza amaitzeko, sokatira desafioa auzoko Neska-Mutil Ardo eta ezkonduen artean. Goiz osoan zehar Aratz eta Maria trikitilariak alaituko dute giroa. Era berean, 18:30tan erromeria, Elustondo anai-arrebekin.
Astelehena, Sebastian Deunaren eguna, 10:30ean meza nagusia izango da eta 11:00etan, hamaiketakoa.
Datorren asteburuari begira, urtarrilak 24, ostirala, gaueko 21:00etan bertso afaria auzo elkartean, Andoni Egaña eta Joanes Illarregi bertsolariekin, Erkizi eta Enaitzek jotako doinuekin alaituta eta, jarraian, erromeria goizeko ordu txikiak arte. Ondorengo egunean, larunbata, 23:00etatik aurrera, erromeria auzo elkartean, Laja eta Lutxurdioren eskutik eta, jarraian, DJ Indate musika jartzen. Bukatzeko, igandean, Neska-Mutil Ardoko kideek omenaldia eskeiniko diete bazkari baten bidez auzoko edadetuei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.