Saskibaloiko taldeek etxetik urrun ere garaipenak lortu dituzte asteburuan

Beti borrokan. Zast Neskak inoiz ez dute etsitzen. / AMAXKAR
Beti borrokan. Zast Neskak inoiz ez dute etsitzen. / AMAXKAR

Neskek garaipen berri batekin lehen postua sendotu dute eta mutilek igoerako borrokan jarraitzen dute irabazi ondoren

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Zast Neskaken denboraldi bikainak bazuen orban bat. Bere porrot bakarra Easo Balerdiren aurka izan zen, etxean 49-51. Oraingoan bueltako partida tokatzen zen, eta jokoan lehen postua. Hiru partida geratzen dira playoffak hasteko eta partida hau irabazten zuenak lehen postua eskuratuko zuen, matematikoki ez, baina bai birtualki.

Talde zarauztarra ez zen partida etxera eramateko beharrezkoa zen tentsio mailarekin sartu eta donostiarrak nagusi izan ziren lehen zatian atsedenaldira 36-21 joan zirelarik. Partida aldapa gora jarri zi-tzaion Beñat Jauregiren taldeari. Baina dirudienez atsedenaldiak on egin zien Zasteko neskei eta aldageletatik oso bestelako taldea atera zen. 0-12ko partzial bati esker partidan sartzea lortu zuten eta handik aurrera berdintasuna izan zen.

Bi minuturen faltan 55-56 lehen aldiz aurretik jarri zen taldea Lourdes Sarasuaren saskiratze bati esker. Aizpea Eceizaren jaurtiketa libre baten ondoren bukaerako emaitza erakusten zuen markagailuak ia bi minutuen faltan eta errenta txikia izan arren eustea lortu zuten.

Saskira begira, Enara Markaide 14 punturekin, Nora Danis 11rekin eta Lourdes Sarasua 10rekin izan ziren nabarmenduenak. Hiru partida geratzen dira playoffak hasteko eta Beñat Jauregiren taldeak, matematikoki ez bada ere, birtualki lehen postua eskuratua du.

Etxetik urrun Ulacia Grupo

Ulacia Gruporen egutegia hurrengo asteetan ez da nolanahikoa. Hiru partida etxetik kanpo lerrokatzen ditu, eta hirurak arerio zuzenen aurka. Asteburu honetakoa Hernani Tecnunen etxean zen eta Jokin Collantesen taldeak ez zion konpromisoari baldintzarik onenetan aurre egiten, Unai Eizagirre eta Beñat Jauregik ezin baitzuten jokatu.

Lehen minutuak aldapa gora hasi ziren zarauztarrentzat. Tecnun talde gogorra da, bereziki barrutik eta saskiratzea asko kostatzen zitzaion Ulacia Grupori. Partidako 11. minutuan etxekoak 12 gora egotera iritsi ziren. Handik aurrera zarauztarren defentsa aurkariaren jokora egoki-tzen hasi zen eta pixkanaka markagailuari buelta ematea lortu arte. Atsedenaldira 37-33 galtzen joan ziren, baina hirugarren laurdenaren hasieran aurretik jarri zen Ulacia Grupo 41-42 eta hortik aurrera zarauztarrak izan ziren nagusi, beti ere errenta oso txikiekin.

Azken minutuetan etxekoak hainbat aldiz 3 puntutara jarri ziren baina Jon Sanz-en hiruko batek eta Aitzol Eguskitzaren bat bateko batek partida erabaki zuten.

Defentsa lan bikaina izan zen partidako arlo nabarmenena baina aipatzekoa erasoan Aitzol Eguskitza eta Julen Egañaren partida bikainak 17 eta 15 punturekin hurrenez hurren.

Garaipen honi ezker Ulacia Grupok bigarren postua mantentzen du. Zazpi jardunaldiren faltan sailkapena dagoeneko argitzen ari da. Lehen sailkatua zuzenean igotzen da, hiru talde daude erronka horretan, Azpeitiko Disdira, Ulacia Grupo eta Durangoko Tabirako. Hurrengo lau sailkatuak igoera fasea jokatuko dute EBAra igotzeko beste txartelaren bila.

Hitzaldia hilaren 20an

Martxoak 20an eta Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren barruan ZASTek, Pagoeta Mendizale Elkartearekin batera Jorge García-Dihinx gonbidatu du Zarautza. Hi-tzaldia Antoniano aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan eta elikadura eta kirolaren inguruan arituko da doktore aragoiarra.