Sari bikainak banatuko dira asteburu honetan malekoian antolatu den tonbolan

Kilometroaken aldeko zozketa, Ikastolak antolatuta, bihar eta etzi egingo da egun osoan Duke Enea parean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Kilometroaken aldeko tonbola egongo da bihar, larunbata eta igandean Zarautzko malekoian, Duke Enea parean, egun osoan zehar, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara. Euro baten truke saria ziurtatua dago, eta sekulako sariak lortu daitezke: bizikletak, surfeko oholak, telebistak, Arzaken edo Otzarretan bi laguntzeko otorduak, Athletic edo Realeko jokalarien kamiseta sinatuak, Gatiburen edo Era Batera-ren diskoak sinatuta, gitarrak, saskiak, urdaiazpikoak, Aialako baloiak sinatuta, pilotarien kamisetak sinatuta... Bereziki Zarautzko komertzioak eta ostalaritzak, baina baita Gipuzkoako osoko komertzioek, zein Euskal Herri osoko kirol eta musika jardueran dabiltzan lagunek edo kulturgintzan dihardutenek egin dute ekarpena kilometroen alde. Eta benetan eskertzekoa ekarpena. Antolatzaileek diotenez, boleto guztiek sariren bat dute. Asmoa asteburu honetan 30.000 boleto saltzea litzateke eta beste 20.000 Kilometroak egunerako utziko dira.

Kilometroaken tonbola ohiko bihurtu da jada. Sekula baino opari gehiago bildu dira oraingoan. «Horregatik irekiko dugu tonbola bihar larunbata eta igande honetan, eta gero Kilometroaken egunean bertan, urriaren 6an. Dakizuen bezala, aurten Zarautzen ospatuko da, 'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! lelopean», gogoratzen da tonbolako lan taldetik.