Zarautz
Santa Marina auzoan, festetako azken egunakHerri kirol erakustaldia Izetatarrekin eta musika festa DJ Arnorekin izango dira gaurko hitzorduak, besteak beste
A. E.
zarautz.
Sábado, 17 de mayo 2025, 20:22
Urtero bezala, jendetza bildu zen ostiral gauean Santa Marina auzoko danborrada ikustera eta giro aparta ere ondorengo Laket taldearen erromerian. Festatako egitarauak gaur jarraitzen du. Honela, goizean zehar Arrai-Zopako lagunek girotuko dute auzoa kantu-jirarekin; eguerdiko 12:00etan, herri kirol erakustaldia Izetatarrekin; 13:00etan, parrillada izango da, Zarautz Trik-ek girotuta eta 18:30etik aurrera, musika festa DJ Arnorekin.
Astearte eta asteazkena
Bihar, astelehena, auzoak atsedena hartzen du, baina astearte eta asteazkenean festen azken bi egunak izango dira. Astearte arratsaldean, korrika lasterketekin, guztira lau karrerekin: 11-14 urteko eta 7-10 urte bitartekoentzat, neska zein mutilentzat, sari ugarirekin eta guztientzat Eroskik emandako meriendarekin. Ondoren, buruhandiak aterako dira auzoan zehar.
Santa Marinako aurtengo egitaraua bukatzeko, asteazkena, hilak 21ean, goizean-goiz kanpai-errepika eta itxaferoekin zabalduko da eguna; goizeko 08:30ean, meza nagusia izango da Santa Marina ermitan eta jarraian, txokolate jana Kirkilla jatetxearen eskutik. Goizeko-Ihintza txistulariek eta trikitilariek alaituko dituzte auzoko kaleak.
Jarraian, 11:00etan, jubilatuei ohiko hamaiketakoa eskeiniko zaie Arkaitz-Mendi elkartearen eskutik. Arratsaldez, 18:00etatik 20:30era, Gauargi taldearekin erromeria eta, azkenik, sardinaren ehorzketa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.