Zarautz
Santa Marina auzoak aurtengo jaien azken eguna izango du gaurkoaMeza nagusia, hamaiketakoa, erromeria eta sardina ehorzketarekin
A. E.
ZARAUTZ.
Martes, 20 de mayo 2025, 20:16
Santa Marina auzoko jaiek agur esango diote datorren urterarte festetako azken egun honetan. Eta eguneko egitaraua goiz zabalduko da kanpai-errepika eta itxaferoekin; 8:30ean, meza nagusia izango da auzoko ermita txikian. Ermita itxita egoten da ia urte osoan, Santa Marina egunean eta San Pelaio jaietako hasieran besterik ez da irekitzen.
Goizeko Ihintza taldeko txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte goizean zehar. Meza ondoren, txokolate jana eskainiko Kirkilla jatetxearen eskutik eta trikitilariak kaleak girotzen.
Ondoren, 11:00etan, jubilatuei hamaiketakoa eskainiko die Arkaitz Mendi ehitza eta arrantza elkarteak.
Azkenik, arratsalde partean, 20:00etatik aurrera Gaurgi taldearen emanaldia izango da haurrentzat eta, festei amaiera emateko, azkenik, sardinaren ehorzketa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.