Borrar
Gaur arratsaldeko Haur Agerraldian zuzendari lanak egingo dituzten zortzi gaztetxoak. HAUR KULTUR TALDEA

Zarautz

San Pelaio jaiak, bete-betean, herrian eta Iñurritza auzoan

Asteazken honetan emango zaie hasiera herriko zaindariaren omenez ospatzen diren jai herrikoiei

Martes, 24 de junio 2025, 21:09

Suziri eta txupinazoarekin udaletxeko balkoitik, eguerdiko 12:00etan emango zaie hasiera aurtengo San Pelaio jaiei. Gauerdi bitartean gaztetxoak izango ditugu protagonista nagusiak eta alkateak 'Makila' emangio dio Haurren Agerraldiko Dantor Nagusiari, aurten Janitz Azpiroz. Ondoren eta eguerdian zehar, erraldoi, buruhandi eta Igandea txarangarekin, kalejira izango da erdiguneko kaleetan.

Haurren XLV. Agerraldia

Eta era berean, dena prest Haur Kultur taldeak antolatzen duen gaur arratsaldeko Haurren XLV. Agerraldirako. Lau danborradek 18:30etan egingo dute irteera, bakoitza auzo batetik. Zuzendari lanetan ondorengo gaztetxoak arituko dira: Vista Alegretik, kolore urdinarekin danbor eta barrilak jotzen, baserritarrak desfilean, Igandea txarangarekin: Janitz Azpiroz Esnal (zuzendari nagusia) eta Iker Egaña Ameztoy. Iñurritzatik, horiz, plantxatzaile eta arotzak desfilean, Mauxitza txarangarekin, zuzendariak: Mairi Murua Urbieta eta Oier Iturrioz Errasti. Azken Portutik, gorriz, arrantzale eta arrain saltzaileak desfilean, Gau-Erdi txarangarekin, zuzendariak: Malen Malmasoro Etxeberria eta June Arrojeria Calvo. Eta, azkenik, Itxasmenditik, berdez, iñude eta baineruak desfilean, Pasai txarangak lagundurik, zuzendariak: Maiu Etxabe Aranguren eta Ander Urrutia Hidalgo.

Talde bakoitzak bere ibilbidea osatu ondoren, 20:00etan Lege Zaharren enparantzan bilduko dira elkarrekin jotzeko. Ondoren, 21:30tan, DJ Davilak girotuko du Udaletxeko plaza, nerabeentzat.

Afaldu ostean, 23:00etan, helduen danborrada abiatuko da, aurten 15 soziedadekin: Alkartasuna, Udaberri, Arrano, Cachi Bachi, Urpekoak, Zurbaran, Batzokia, Ongi Etorri, Iñurritza, Arkaitz Mendi, Itxasmendi, Kayua, Galeperra, Carballeira eta Galtxagorri. Hiru ibilbide desberdinetan banatuko dira, 23:45ean Lege Zaharren enparantzan elkartu eta danborrako ordezkariek San Pelaio Makila Pedro Chicori emango diotelarik eta Zarauzko Udalak aitortza Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gaztañares 'Legazpi' txistulariei.

Jarraian, gauerdian, bandera igoera, txupinazoa eta Pelaioaren ereserkia abestuko da, Musika Bandak jota. 'Pelaio, Pelaio' ereserkia abestu ondoren, hainbat herritarren eskariari erantzunez eta garai batean egin ohi zen bezala, txarangak girotuta udaletxe paretik kalejira abiatuko da Musika Plazara eta kaleak alaituko dituzte musika emanaldiari erreleboa eman arte. Eta dantzaldia, 00:45etatik aurrera, Oxabi taldearekin izango da.

Iñurritza auzoan

Larunbateko giro paregabea ondoren, San Pelaio bezpera honetan, 18:30etik aurrera poteo girotua izango da Iñurritza auzoan DJ L.Krokodiloaren eskutik; gauerdian txupinazoa eta eta ondoren erromeria Bide Batez taldearekin. Auzoko festak larunbata bitartean luzatuko dira, egitarau zabalarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Pelaio jaiak, bete-betean, herrian eta Iñurritza auzoan

San Pelaio jaiak, bete-betean, herrian eta Iñurritza auzoan