La Salle Sendiaren eguna ospatuko da bihar egitarau zabalarekin

La Salleko haurrak Santa Marinako danborrada txikian./
La Salleko haurrak Santa Marinako danborrada txikian.

Besteak beste, ikastetxean beraien ibilbidea amaitzen duten ikasle eta gurasoei eskertza ekitaldia ospatuko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Jaiek ez dute etenik La Salle Ikastetxean. Maiatzeko azken larunbatean, ohitura den bezala, La Salle Ikastetxearen egun handia ospatuko da. Ikasturte amaiera gertu dagoela eta, familia guztiak batu eta elkarrekin egun eder bat pasatzeko aukera izango da.

Honela, biharko egitarauari goizeko 11:00etan emango diote hasiera. Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailakoek judo emanaldia eskainiko dute Alvaro Mendibek gidatuta.

Eguerdiko etenaldiaren ondoren, 16:00tan izango da erakusketaren irekiera. Ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak egongo dira ikusgai eta DBH 3 eta 4. mailakoek beraien lanen aurkezpenak bideratuko dituzte; SEIN irakasgaian landutako proiektu batzuk plazaratuko dituzte. Ordu berean, hasiko dira umeentzako jolasak eta tailerrak eta pilota txapelketako finalak ere.

Beranduago etorriko dira haur parkearen irekiera, puzgarriekin eta txikienentzako gozagarri izango diren ludotekarekin; guraso eta ikasleen aurkako eskubaloi eta futbol partidak eta Haur Hezkuntzako azken mailakoen eta LH 1 eta 2. mailakoen judo emanaldia.

Ondoren, 18:45ean, LH 5 eta LH 6 mailako ikasleak bertso saioa eskainiko dute eta ordu erdi beranduago LH 4ko ikasleek, Garbiñe Azpitarteren laguntzarekin euskal dantzen emanaldia. Jarraian, 19:30an hasiko da eguneko ekitaldi hunkigarriena, izan ere, ordu horretan, ekainean, Ikastetxean beraien ibilbidea amaitzen duten ikasle eta gurasoei eskertza ekitaldia ospatuko da. 21:00etan izango da afaria frontoian eta ondoren dantzaldia.

Aukera aparta beraz, egun eder bat pasatzeko.

Adierazi, bestalde, ohiturari jarraituz, asteartean ospatu zutela Santa Marinako jaien barruan La Salle Ikastetxeak antolatzen duen danborrada txikia.