Salbatore Mitxelenari buruzko mahai ingurua gaur eguerdian Modelon

Bere jaiotzaren 100. urteurrena bete dela eta, Anjel Lertxundi eta Lourdes Otamendik hartuko dute parte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Literaturiaren egitaraua amaitzeko, gaur eguerdiko 13:30ean, Modelo aretoan, Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren 100. urteurrena dela eta, mahai ingurua izango da. Alex Gurrutxaga gidari dutelarik, gonbidatuak Andu Lertxundi eta Lourdes Otamendi izango dira. Gainera, Sara Gabirondok, Libe Gastañaresek, Danel Azpitartek eta Janet Stangerrek musikatuko dituzte Mitxelenaren hainbat poema. Atzo bertan Anduk zioen bezala, «Salbatore Mitxelena nik ezagututako lehen idazlea izan da. Literarioki nahiko baztertua egon da, baina idazle aparte zen eta gauza asko irakatsi zizkidan niri».

Era berean, gaur goizetik ere Musika Plazan liburu azoka izango da; 11:30etatik 12:30etara, ipuin kontaketa Yolanda Arrietarekin, 'Letren maskarapean', eta 12:30ean, Literatipia literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, musika eta Yolanda Arrietari aitortza, haur eta gazte literaturan egindako lan zoragarriagatik.

Bestalde, Garoa liburudendan, azken lau liburuen aurkezpena: 11:20ean, Garasi Arrula eta Jon Olanoren 'Mpk: idea Vilariño eta Cesare Pavese'; 12:00etan, Amaia Uriaren 'Mayi Pelot'; 12:40ean, Tupust! Kolektiboaren 'Tupust!', eta 13:20ean, Edu Zelaietaren 'Mundutik mundura'.

Azkenik, egitaraua amaitzeko, 17:30ean Modelo aretoan, 'S(u/a)minetik bakera'. Patxi Lurra eta Mudoh-ren emankizuna bideo, testigantza eta testuen irakurketarekin, Ana Galarraga eta Imanol Epelderen parte-hartzearekin.