Zarautz
Sagardo eguna igande honetan ospatuko da, hainbat ekitaldirekinSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Sagardo eguna igande honetan ospatuko da, hainbat ekitaldirekinA. E
zarautz.
Lunes, 17 de febrero 2025, 20:49
Orain hiru aste ospatzekoa zen Sagardo Eguna bertan behera geratu ondoren eguraldi txarrarengatik, Zurekin elkarteak antolatzen duen Zarauzko Sagardo Eguna igande honetan, otsailaren 23an ospatuko da. Ekitaldi honen bidez, ostalariek ongietorria emango diote aurtengo txotx sasoiari. Eguna ekitaldi ugariek beteko dute, hauen artean, musika, bertsoak Motxian bertso eskolaren eskutik eta txistulariak Goizeko Ihintza elkartearekin. Familien txokoa ere izango da, txikiak disfrutatu dezaten eskulanekin eta joko desberdinekin.
Gerturatzen direnek, 12euroko txotx batekin, sagardo berriaren dastaketa, txuleta pintxoa eta kopa bat eskuratuko dituzte eta horrela sagardogile guztien sagardoak dastatu ahal izango dituzte. Euskal Parrilla izango da bertan txuleta pintxoak parrillan egiten. Berrerabilpena sustatzeko, kopa bueltatzen duenari 2 eurositzuliko zaizkio.
Igandeko festan zortzi sagardogilek hartuko dute parte: Aburuza (Aduna), Altuna (Urnieta), Ekain (Zestoa), Izeta (Aia), Lizeaga eta Petritegi (Astigarraga), Satxota (Aia) eta Urdaira (Usurbil).
Ekitaldia Iñigo Intxauspe eta Helena Pedrosa ostalariei eskainiko zaien omenaldiarekin zabalduko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.