Rubén Martín de Lucas-ek irabazi du Txopitea beka

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Rubén Martín de Lucas-ek 3.000 euro jasoko ditu 'Burocracia' izeneko proiektua gara-tzeko, hots, nabigazioari buruzko, gizakiaren oinarrizko eskubide bati buruz, aski mugitzeko hain zuzen ere, hainbat performance egingo ditu. Daniel Txopiteako erabakia hartzeko, Ainize Txopitea, Maria Jose Aranzasti, Ione Saizar, Juan Felipe Garces-ek osatu dute epai-mahaia, Nekane Iribar (Kultura zinegotzia) epaimahaiburu eta Fernando Llopis jauna (Kulturako arduraduna) epaimahaiko idazkaria zutelarik.

Aurkeztutako 8 proiektuak aztertu eta hainbat iritzi eztabaidatu ondoren, aho batez hartu dute erabakia. Epaimahaiak azpimarratu nahi du aurkeztutako beste proiektu bat, Leire Garmendia Gonzalez-ek aurkeztatutakoa eta, proiektu horren interesa ikusita, Udalari eskatzen diote bide bat bilatzea, burutu ahal izateko. Horretaz gain, gainontzeko lanen maila handia aipatzen dute eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzeagatik.

Proiektu irabazlearen deskribapena egiteko orduan, akzio performatikoen bitartez ikusleari gonbitea egiten zaio herrialde edo nazio bezalako hitzen balioa kuestionatzeko eta muga ororen izaera abstraktu eta artifiziala nabarmen uzteko. Kontzeptu horiek etengabeko tentsio iturriak dira, sendotasun objektiborik ez duten arren. Proiektu honek agerian jarri nahi du gizakiaren funtsezko eskubideetako bat, mugitzekoa, murriztu egiten dela modu artifizialean marraztutako lerro jakin batzuetan oinarrituta.

Mugak, lerro iragankor horiek, hesi edo horma forman gauzatzen direnak, adierazpen nabarmenena dira ikusteko gizakiak oraindik ez duela ulertu ekosistema global baten -Lurraren- berezko parte dela. Eta Lur hori ez dela berea, bera Lurrarena baizik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos