Zarautz
Prebentzioaz eta lehen sorospenez ikasteko aukera goizean malekoianA. E.
ZARAUTZ.
Viernes, 16 de mayo 2025, 20:11
Zingira Zarautz Babes Zibilak antolatu du gaur egingo den 'Guztion eskuetan' izeneko kanpaina. Herritar ororentzako prebentziorako eta lehen sorospenerako teknikak irakatsiko dituzte gaur, 10:00etatik 13:00etara, malekoian.
Kanpaina honen asmoa, herritarrei larrialdi edo estutasun egoera baten aurrean nola jokatu erakustea da. Aurreko aldietan bezala, aurtengoan ere larrialdietako sektoreko hainbat elkartek eta erakundek parte hartuko dute ekimenean: hala nola Dyak, Osakidetzak, SOS Deiakek, Ertzaintzak, Suhiltzaileek eta Udaltzaingoak.
Euren egunerokoa erakutsiz
Hori horrela, 10:00etatik eguerdiko 13:00etara artean, larrialdietan diharduten langileek euren egunerokoa erakutsiko dute malekoian jarriko dituzten karpetan. Besteak beste, bertan ikusi ahal izango dira anbulantzien eta suhiltzaileen saioak, BBB (bihotz-biriketako bizkortzea) eta desfibriladore formakuntzak edota erreskatatze simulazioak. Gainera, 12:00etan, bizikleta istripu baten simulazioa ere egingo dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.