Aio Pelaio!

Festen barne, gauak badu halako xarma berezia. Musika Plazan dj-ak jarri zuten giroa eta erantzuna ezin hobea izan zen neska eta mutilen artean. / ARGAZKIAK AMAXKAR
Festen barne, gauak badu halako xarma berezia. Musika Plazan dj-ak jarri zuten giroa eta erantzuna ezin hobea izan zen neska eta mutilen artean. / ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarauztarren zaindariaren jaiak atzo amaitu ziren, baina bertan ditugu Elkano auzoko San Pedroak |

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Udararen etorrerarekin bazter gehienetan festa giroa zabaltzen da eta Zarautzen herriko jai nagusiak amaitu berri dira, San Pelaioak. Astelehenean hasi ziren eta azken lau egunetan egunez zein gauez giro ederra izan da. Azken egunean jai egitaraua Iñurritzara mugatu zen eta han ere festa giro bikaina izan dute azken unera arte.

Batzuk bukatu eta besteak berriz abian jarriko dira, Elkano auzoan urrutira joan gabe San Pedroak.

Elkanon jaiak

Festa batzuri agurra eman eta bestei ongietorria. Elkano auzoan San Pedro Jaiak atzo martxan jarri zituzten eta igandera bitartean izango da zer egina bertan.

Gaur San Pedro Eguna ospatuko dute. Horretarako 8:00etan txupinazoak, su-ziri eta kanpai soinuekin lagunduta, jaien egun nagusia hasten dela iragarriko dute. 11:30ean Mea Nagusia. Ondoren auzokoen arteko tortilla patata lehiaketa eta epai-mahaiak erabakia hartzen duenean bertaratutakoen artean tortilla pintxoak banatuko dira. Hau guztia Itzeder eta Asier trikitilariak girotuko dute. Gauean, afaldu ondoren erromeria trikitilari beraiekin.

Bihar 11:00etan haur jolasak eta gaueko 21:30ean emango zaio hasiera auzoko frontoian afariari. Jarraian Kupela taldearekin erromeria. Igandean herri kirolak meza ondoren, pilotariak, aizkolariak, harrijasotzaileak eta trontzalariak. Arratsaldeko 18:00ean idi-proba, Azkoitia, Arroa eta Larrauldik etorritako idiekin. Ondoren, bukatzeko erromeria gaueko 22:00ak bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos