Borrar
Astearteko finalerdia, gorriz Bidezabal eta Gurutzealde eta urdinez Eskudero eta Urruzola, eta bestean, Frontoi Txikia ikuslez beteta. ETXEBERRIA

Zarautz

Patxi Zaporra txapelketaren finalak, gaur arratsaldean Frontoi Txikian

Asteazkena, 6 abuztua 2025, 21:31

Comenta

Astearteko finalerdien ondoren, gaur arratsaldean jokatuko dira Patxi Zapora esku-pilota txapelketaren finalak. Lehen partidan, 18:30etatik aurrera, 3. eta 4. posturako partida, Xabier Carricart eta Antton Aranburu, Jokin Bidezabal eta Oier Guru-tzealderen aurka. Segidan, kadete mailako finala jokatuko da eta bertan, Eneko Bidezabal (Zarautz)eta Ekain Olano (Lizartza) , Aitor Karrera (Abaltzisketa) eta Iker Artolaren aurka (Leaburu) neurtuko dira. Azkenik, final nagusia hasiko da eta bertan aurrez-aurre, Jon Eskudero eta Julen Urruzola, Jon Urbieta eta Oier Bereau-ren kontra.

Osteguneko finalerdi bietan, emaitza berdina, 22-17 izan zen, partida politak ikusi zituztelarik Frontoi Txikira gerturatutako ikusleek. Lehen partidan, Urbieta eta Bereau nagusi izan ziren Carricart eta Aranbururen aurka eta segidan Eskudero eta Urruzola, Bidezabal eta Gurutzealderren aurka..

Ikusi behar zer gertatzen den gaurkoan, baina partidu orekatuak aurre ikusten dira Zaporra txapelketaren 59. edizio honetan. Gogorarazi, azken txapeldunak andoaingo Jon Eskudero eta Julen Urruzola asteasuarra direla. Gainera, azken hiru urteetan beraiek irabazi dute. Baina, poztekoa, Zaporra txapelketak bizi-bizirik jarraitzen duela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Patxi Zaporra txapelketaren finalak, gaur arratsaldean Frontoi Txikian

Patxi Zaporra txapelketaren finalak, gaur arratsaldean Frontoi Txikian