PATINATZAILEEN ERAKUSTALDIA MALEKOIAN

PATINATZAILEEN ERAKUSTALDIA MALEKOIAN

ZKE Irristaketak, Klubaren 75. urteurrena dela eta, pasa den asteburuan Zarauzko malekoian Freestyle erakustaldia antolatu zuen primerako patinatzaileak ekarriz: Alba Garcia (Espainiako txapelduna eta uztailean Bartzelonan jokatu zen mundialean 5. sailkatuta); Christian Garcia (Espainiako Freestyle Kopa bi bider irabazi duena eta munduko top 30ean dagoena); Aleix Julià (aurreko bien entrenatzailea eta World Roller Games-en antolatzailea), eta Manu San Martin, 15 urteko gaztetxoak txapelketetan etorkizun handia duen Astigartarra. Erakustaldia amaitutakoan, nahi izan zutenek Master Classa jaso zuten Aleix, Alba eta Christianen eskutik.