Secciones
Servicios
Destacamos
DV
ZARAUTZ.
Sábado, 3 de marzo 2018, 00:26
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aurreko urteetako lankidetza-harremana berrituz, Zarauzko Triatloiak dortsal bat utzi du Pagoeta Mendi Lasterketaren eskutan, zozketa bidez eta dohainik eskaini dezan.
Zozketa martxoaren 5ean, astelehenean izango da, eta bertan parte hartzeko Pagoeta Mendi Lasterketako ibilbide luzean (21 km) izena eman beharko da, beti ere martxoak 5a baino lehen. Izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egin behar da, eta galdetegia erantzuterakoan adierazi behar da zozketan parte hartzeko nahia.
Behin zozketa eginda, irabazleak Pagoeta Mendi Lasterketan parte hartu beharko du apirilaren 29an, eta helmugan izango du zain triatloilarien artean hain preziatua den dortsala. Gogoratu aurtengoan ere jende mordoa geratu dela triatloi probatik kanpo.
Informazio gehiago Facebooken eta Pagoeta Mendi Lasterketako webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.