Otiñanotik hasiko da Pagoetak iganderako antolatu duen ibilaldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Pagoeta Mendizale Elkarteak igande honetarako beste irteera bat antolatu du. Berro- tza Lizarraldeko haran oso polita da eta, bere ertzetan kokatzen diren Azedo, Asarta, Kabrega, Mendatza, Iturriaga, Nazar, Mues, Piedramillera, Sorlada, Ubago eta Otiñano herriak daude. Otiñano, Kodes azpian dagoen Berrotzako azkeneko herrixka da, nahiz eta administratiboki lau kilometrotara dagoen Torralba del Río udalerriko kontzejua izan. Otiñanotik (690 metro) abiatuko da ibilaldia eta, Kostalera bistan dutela, 2,5 kilometrora dagoen Nazar-era (740m) iritsiko dira. Distantzia, 15 kilometro inguru Irteera, goizeko 7:30ean Agoues-eneko biribil-gunetik.