Zarautz
Oteitza Lizeo Politeknikoak espediente akademiko onenak saritu ditu
Secciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Oteitza Lizeo Politeknikoak espediente akademiko onenak saritu dituEnbil Roteta anai-arreben beka banaketa ekitaldia asteazken arratsaldean ospatu zen Oteitza Lizeo Politeknikoan, ikastetxeko espediente akademiko onenak dituzten ikasleei 500 euroko sariak emateko helburuarekin.
Beka hau Paquita eta Xanti Enbil Roteta anai-arreben ekimenez sortu zen. Bi zarauztar hauek hezkuntzarekiko eta gazteen etorkizunarekiko konpromiso handia erakutsi zuten. Haien borondatea izan zen ikasketetan nabarmendu diren ikasleak babestu eta motibatzea, euren esfortzua eta dedikazioa aitortuz. Urtero, haien ondareari esker, Oteitzako ikasle bikainenen lana saritzen da.
Aurtengo ekitaldian, 14 ikaslek jaso dute saria, Batxilergoko 8 ikaslek eta Lanbide Heziketako 6k, ziklo bakoitzeko onenak.
Lanbide Heziketako sarituak, ondorengoak izan ziren: Instalazio Elektrikoak: Jon Alday Fernández; Mekanizazioa: Erik Riveiro Novoa; Diseinua: Irati Larburu Zumeta; Mekatronika: Unai Roteta Lertxundi; Produkzioa: Iker Iribar Arregi eta, Robotika: Unai Barbany Gastañares.
Bestalde, Batxilergoko sariak ondorengo gazteek jaso zituzten: 2. Batxilergo B: Aner Rueda García; 2. Batxilergo C: Intza Izagirre Aranguren; 2. Batxilergo A: Manex Guenetxea Manterola; 2. Batxilergo B: Joane Aizpurua Juaristi; 2. Batxilergo E: Intza Urretavizcaya Leunda; 2. Batxilergo B: Izaro Aldaz Díaz; 2. Batxilergo C: Uxue Etxeberria Ercilla, eta 2. Batxilergo D: Irati Lekuona Campos.
Ekitaldi xume baina hunkigarri honetan, ikasle sarituek eta haien familiek une berezi bat partekatzeko aukera izan zuten, ikasturte osoan zehar egindako lanaren fruitua ospatuz.
Zorionak saritu guztiei!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.