Oteitza Lizeo Politeknikoa eta enpresak, harremanak sendotzen

Oteitzak inguruko zenbait enpresekin hitzarmena gauzatu du./
Oteitzak inguruko zenbait enpresekin hitzarmena gauzatu du.

Ikasturte berriari begira Lanbide Heziketako ate irekiak datorren asteazkenean arratsaldean izango dira

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Oteitza Lizeo Politeknikoak eta zenbait enpresek, elkarren arteko lankidetza sustatzeko kolaborazio formula desberdinak gauzatu dituzte. Kolaborazio hauek, Oteitzak Lanbide Heziketan dauzkan gaurko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko balio izango dion laguntza ematea datza.

Oteitzak Lanbide Heziketako eremuan bailarako enpresa eta pertsonei egiten dion ekarpenari errekonozimendua jasotzen du babes ekonomikoen bidez eta enpresaren ikuspuntutik, Oteitzarekin harremanak sendotzeko balio izango duen formulak jasotzen ditu lankidetza hitzarmenak.

Kalitatezko ikaskuntza-irakaskuntza metodologia berrien gelaratzeen suposatzen duten instalakuntzen egokitzapenak; Ekipamendu tekniko eta teknologikoen eskuratzeak; eta irakasleen formakuntza teknikoei aurre egiteko ezinbestekoak diren atal nagusiei aurre egiteko balio izango dio Oteitzari enpresekin gauzatutako hitzarmenek. Horrela, ondorengo enpresak hauek atxikitu dira oraingoz: Indaux (Getaria); Okin (Getaria); GKN Driveline (Zumaia); KSB Itur (Zarautz); Ondozabal (Aia-Orio); Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioa (Zumaia); Fresmak (Zarautz); Spicer Ayra Cardan (Itziar); WEC (Itziar); Engranajes Juaristi (Zarautz) eta, Plasticos Urteta (Zarautz).

Oteitzaren aldetik, enpresa gehiagotara iristea daukate helburu. Izan ere, gaurko errealitatean oinarritutako egoerak ez dio bermatzen Lanbide Heziketako Itunpeko Zentru bati, etorkizun hurbilei aurre egiteko baldintzak Hezkuntza Sailaren aldetik. Horrela, etorkizuneko eskakizunei taxuz aurre egiteko, ikasleei maila altuko prestakuntza formatiboa eskainiz eta ondorioz, enpresentzat eta bailarentzat ekarpen interesgarria arlo sozioekonomikoan eraginez, elkarlanean eta aliantzetan oinarritutako harremanetatik etorriko dela diote benetazko onura eragile desberdinei.

Ate irekiak

Enpresekin aliantzak eta kolaborazioak gauzatzea dela bidea diote baina benetazko bermea izan dezan, gure bailaran sektore industrialeko lanbide heziketako ikastetxe bakarrari instituzio publikoen atxikimendu aktibo bat egotearen garrantzia behin eta berriz diote. Horrela, Gipuzkoan badaudela formulak esanez, non instituzio publikoek tokian-tokiko lanbide heziketako ikastetxeek babesten dituzten oztopo guztien gainetik.

Hurrengo ikasturteari begira, aurtengo Lanbide Heziketako ate irekiak maiatzaren 22an 17:00etatik 20:00tara izango dira. Bertan, ikastetxearen instalakuntzak ikusteko aukera izateaz gain, orientazio pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek. Aprobetxatu aukera!