Orokieta Herri Eskolak azken hiru ikasturtetan burututako proiektua 'praktika on' izendatu dute
Matematika, atzerriko hizkuntza, IKTak eta arte hezkuntza bateratuko dituen curriculum berritzailea sortzea izan da xedea
Orokieta Herri Eskolak 2017/18 ikasturtean Young Entreprising Students abian jarri zuen, (YES) proiektua Polonia, Italia, Portugal eta Turkiako eskolekin. Proiektu honen helburua izan da matematika, atzerriko hizkuntza, IKTak eta arte hezkuntza bateratuko dituen curriculum berritzailea sortzea, enpresa-sorkuntza erabiliz arlo guzti hauen arteko lotura gisa.
Azken hiru urteetan, eskola guztietako ikasleek enpresa sortu dute, salmentarako produktuak diseinatu, ekoiztu eta saldu. Enpresarekin lortutako irabaziak Gobernuz Kanpoko Harapan erakundeari eman zaizkio.
Horretaz gain, matematika lantzeko moduaren inguruko hausnarketa burutu dute denen artean eta matematika curriculo proposamen bat publikatu. 2020ko abuztuaren 30ean bukatu zen proiektua eta orain iritsi zaie egindako lanaren ebaluaketaren emaitza. Erasmus+ programaren Europako arduradunek 'praktika on' bezala izendatu dute proiektua. Honen ondorioz, haien sareetan eta web orrietan eta haiek antolatutako zabalkuntza ekitaldietan YES proiektuaren difusioa egingo dute, Europako gainontzeko eskolek eredu gisa izan dezaten.
Bihar, ate irekiak
Orokietarekin jarraituz, bihar, larunbata, eskolak ate irekiak izango ditu, instalazioak ezagutu eta irakasleekin hitzegin nahi duten guraso guztientzat. Eskolak 10:00etan zabalduko ditu ateak, eta 13:30ak arte zabalik izango dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.