Borrar
Orioko. XIII. Gonzalo Urquia Txapelketako irabazleak pozik euren garaikurrarekin. AMAXKAR
Orioko txapeldun Gonzalo Urquian

Orioko txapeldun Gonzalo Urquian

Oriotarren atzetik sailkatu ziren XIII. edizioan Lengokoak, Euskalduna eta Real Sociedad |

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Martes, 23 de abril 2019, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

XIII. Gonzalo Urquia infantil mailako futbol txapelketa joan den larunbatean lehiatu zen Astiko kirol instalazioetan. Eguraldi zoragarriarekin zortzi taldek ekin zioten goizean goiz lehiaketari, Anaitasuna, Aurrera Ondarroa, Baztan, Euskalduna, Lekeitio, Lengokoak, Orioko, Real Sociedad eta Zarautz Kirol Elkarteko bi talde.

Bi multzotan banatuta, denak elkarrekin jokatu ondoren bakoitzeko bi talde onenak aurrera egin zuten final erdiak jokatzeko eta hauek erabaki zituztenean final nagusia Astin futbol zelaian jokatzen zen, hirugarren eta laugarren postuak Asti Txikin erabakitzen ziren bitartean. Final nagusira Orioko eta Lengokoak sailkatu ziren eta lehenengoak nagusitu ziren 2-0emaitzarekin. Beste norgehiagokan golik gabe amaitu ondoren penaltiek erabaki zuten Euskalduna hirugarren izango zela eta Real Sociedad, laugarren.

Txapeldunak, beraz, Orioko. Eta bezperan ere erakutsi zuten harrobian lan ona egiten ari direla zeren eta alebin mailan finalean sartu zuten taldea, Jose Angel Iribar txapelketan Zarautz Kirol Elkarteko taldearekin finala galdu arren.

Gonzalo Urquia Txapelketaren amaieran sari banaketa izan zen. Lehen sarituak Errealeko jokalariak izan ziren, gero Euskaldunakoak eta jarraian azpitxapeldunak, Lengokoak. Txapeldunak deitu aurretik, goizean zehar ikusitako jokalarien artean onena hautatu zuen antolakuntzak eta hau ere oriotarra izan zen, Unax Arozena. Saria Iñaki Txurrukak jarria izaten da eta Antonio Txurrukak eman zion Unax gazteari garaikurra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios