Zarautz
Ongizatearen Plazak oso harrera ona izan du ZarautzenA. E.
zarautz.
Osteguna, 10 uztaila 2025, 20:27
Atzo arratsaldean eman zitzaion amaiera, Foru Aldundiaren eskutik, bi egunetan malekoian zabalik izan den '»Ongizatearen Plaza' karpari. Zarauzko programazioak hitzaldi inspiratzaileak, elkarrizketa-gune irekiak, sormen-jarduerak eta tailer parte-hartzaileak eskaini ditu. Adin guztietarako pentsatutako jarduerak izan dira, askotariko proposamenekin, hala nola adituekin egindako topaketak, dinamika komunitarioak eta giro hurbil eta abegikorrean egindako kultur jarduerak. Aldundiak herri gehiagotara zabalduko du egitasmo berri hau.